XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lizunkeri, aragikeri, dollorkeri, arrokeri ta enparau keriai iagokezan oiñazeak, guk asmau ala baño zorrotzago dira.

Ez dau begik ikusi, ez belarrik entzun, ez giza-biotzak asmau, gaiztetsiak, Jaungoikoa maite izan-ezaz euren buruai batu dautsen lako lorrik.

KEZKA.

Gaiztetsien gogorapen edo pentsamenturik mingotzenak onixek biok dituzu: Lenena; BETIKO GALDU NAZ; nire egoerak ez dau osapiderik.

Bigarrena; NEURE ERRUZ GALDU NAZ.

Barruko kezka ta usterik ezaz karraskada baten dagoz arein agiñak.

Usterik ez au, ta onen ondorengo naibage ta garraztasuna zeinbaterañokoak diran, guk orain ezin asmau.

Naizta aukerarik larrienean gure buruak orain aurkitu, larrialdi au igaroko danaren itxaropena dogu; edota, txarrenean bere, eriotzaz amaituko da, edo ezaguera ta sena galduaz, edo beste zelanbait gure atsekabe-aldia amaitu ta arnasa izango dogu.

Oiñaze oro igaro-bide dira lurrean, ta igaroko diranen ustea nasai-bide iaku.

Barruko oiñaze ta biotz-miñai iagokenez, aldia dogu errukibere; aldiz, edo arindu, edo burua konkortu, edo zelan-edo-alan gozatzen ez dan zauririk ez da.